Hemen zaude: Hasiera L.H. Zikloak Zurgintza eta altzarigintza Arotzeria eta altzarigintza industriala

Arotzeria eta altzarigintza industriala

FamiliaZurgintza eta altzarigintza
MailaErdi mailakoa
Iraupena1400 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua (DBH). Irakaskuntza Ertainen Erreformako Lehen Zikloko 2. ikasturtea gainditua. Balioanitzeko Batxilergo Bateratuko (BBB) 2. ikasturtea gainditua. Teknikari Laguntzailearen Titulua edo akademiako baliokidea. 1963ko Planeko 3. ikasturtea edo Arte Aplikatu eta Arte Lanbideetako amankomuneko 2. ikasturtea gainditua.


Azterketa bidezko sarrera

Ziklo guztiek azterketa bera. Urte amaieran 18 urte beteta izatea edo lanbidean urte bateko esperientzia egiaztatzea, edo Gizarte Garantiako Programa bat gainditurik izatea.

Lortutako gaitasuna

Makinen prestaketa, puntuan jartzea eta eragiketa edo gidaketa egitea arotzeria eta altzarigintzako elementuen fabrikazio industrialeko prozesuen mekanizazio-, muntaia-, akabera-, enbalaje-, biltegiratze- eta bidalketa-faseetan.

Irteerak

Irtenbide laboralak

 

  • Oholak, tabloiak, taulak eta metakrilatoa mekanizatzeko teknikaria
  • Bastidoreak eta arotzeriako elementuak armatzeko teknikaria
  • Altzaria muntatzeko teknikaria
  • Azalak prestatzeko eta akabera-produktuak aplikatzeko teknikaria
  • Tapizatzaile industriala
  • Enbalatzeko teknikaria

 

 

Beste ikasketak

 

Batxilergo Zientifiko-Teknologikoa.

 

Formazioa plana

 

Modulua (ikasgaia) gutxigorabeherako orduak
Arotzeriako eta altzarigintzako akaberen aplikazioa 175
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40
Biltegiaren kontrola zuraren industrietan  70
Lantokiko prestakuntza  400
Lan-prestakuntza eta -orientabidea  60
Zuraren industrietako materialak eta produktuak  165
Zuraren mekanizazio industriala  270
Arotzeriako eta altzarigintzako muntaia industriala  160
Segurtasuna zuraren eta altzarien industrian 60

 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
Urola Ikastola BHIErdi mailakoaD ereduaEgunez
Easo Politeknikoa GLHBIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez