Dekoraziozko estetika pertsonala
| Familia | Irudi pertsonala |
|---|---|
| Maila | Erdi mailakoa |
| Iraupena | 1400 ordu |
Betebeharrak
Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako Graduatu Titulua (DBH). Irakaskuntza Ertainen Erreformako
Lehen Zikloko 2. ikasturtea gainditua. Balioanitzeko Batxilergo
Bateratuko (BBB) 2. ikasturtea gainditua. Teknikari Laguntzailearen
Titulua edo akademiako baliokidea. 1963ko Planeko 3. ikasturtea edo
Arte Aplikatu eta Arte Lanbideetako amankomuneko 2. ikasturtea
gainditua. Ziklo
guztiek azterketa bera. Urte amaieran 18 urte beteta izatea edo
lanbidean urte bateko esperientzia egiaztatzea, edo Gizarte Garantiako
Programa bat gainditurik izatea.Zuzeneko sarrera
Azterketa bidezko sarrera
Lortutako gaitasuna
- Ilea tresna mekanikoekin moztea edo produktu egokiekin margotzea, beti ere bezeroaren ezaugarriak kontuan hartuta.
- Aurpegiko eta gorputzeko higienean estetika teknikak hautatu eta aplikatu, behar direnteknika baliabideak erabiliz, betiere bezeroaren ezaugarriak kontuan hartuta.
- Bezeroaren aurpegia eta gorputza makillatzeko behar diren lan teknikoak egitea, betiere bezero aren premiak eta eskaerak kontuan hartuta eta behar diren optika zuzenketak eginez, egitura eta koloreezberdineko produktu kosmetiko apaingarriak hautatuz, nahasiz eta aplikatuz. Lortu nahi diren ondorioak lortzeko, tresnak behar bezala erabiliko dira.
- Bezeroaren eskuak eta oinak behar bezala zaintzea, eta azazkalak bezeroaren ezaugarri anatomiko-fisiologikoak eta eskaerak kontuan hartuta mrgotzea. Azazkeletan protesiakjartzea eta lantzea, eta protesiak nahi den adina denbora baldintza hobezinetan edukitzeko behar diren lan teknikoak egitea.
- Apaindurarekin zerikusia duten produktuak, tresnak eta aparatuak aholkatu eta saltzen dituen enpresa edo apaindegi bat jartzea, kudeatzea, antolatzea eta errentagarri bihurtzea, betiere indarrean dagoen legezko xedapenak beteta eta jarduerak planifikatuta.
Irteerak
Irtenbide laboralak
- Estetizista
- Makillatzailea
- Laborategietako eta enpresa komertzialetako ordezkaria.
- Azkazalen protesien espezialista.
- Manikura
- Edergintza-aholkularia.
Beste ikasketak
Batxilergo Zientifiko-Teknologikoa.
Formazioa plana
| Modulua (ikasgaia) | gutxigorabeherako orduak |
|---|---|
| Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan | 90 |
| Oinarrizko giza anatomia eta fisiologia | 130 |
| Kalitatea eta etengabeko hobekuntza | 40 |
| Dekorazio-estetikako kosmetologia | 105 |
| Depilazio mekanikoa eta teknika osagarriak | 70 |
| Azkazalen eskultura eta esku eta oinen estetika | 105 |
| Lantokiko prestakuntza | 400 |
| Lan-prestakuntza eta -orientabidea | 60 |
| Makilajea | 185 |
| Estetika-produktuen eta zerbitzuen sustaketa eta salmenta | 100 |
| Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak | 115 |
Ikastetxeak
| Maila | Eredua | Eskaintza | Gehigarria | |
|---|---|---|---|---|
| Monte Albertia | Erdi mailakoa | A eredua | Egunez |

