Hemen zaude: Hasiera L.H. Zikloak Gorputz eta kirol ekintzak Gorputz eta kirol-ekintzen animazioa

Gorputz eta kirol-ekintzen animazioa

FamiliaGorputz eta kirol ekintzak
MailaGoi mailakoa
Iraupena2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

HSAOL Batxilergo Titulua. Irakaskuntza Ertainen Erreformako Batxilergo Esperimentaleko (IEE) bigarren zikloa gaindituta. Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditua. Teknikari Espezialistaren titulua edo akademiako baliokidea. Goi-mailako Teknikaria edo akademiako baliokidea. Unibertsitate Titulua edo baliokidea.


Azterketa bidezko sarrera

19 urtetik gorakoentzat. Lanbidean urte bateko esperientzia dutenek azterketa berezia egin beharko dute. Zati orokorraren probarik egin beharrik ez dute 25 urtetik gorakoek, baldin eta Unibertsitatean sartzeko azterketa gainditu badute.

Lortutako gaitasuna

- Emandako irizpideak kontuan hartuta, jarduera fisikoaren eta kirolaren helburuak, edukiak, bitartekoak, denbora eta ebaluaketa zehaztea
- Jarduera fisikoetan, kiroletan eta jolasetan pertsonak eta taldeak zihurtasun osoz aholkatzea
- Jarduera erakargarriak eta motibatzaileak dinamizatzea, programa barneratzen laguntzeko
- Jarduera honen teknikak irakastea, inolako akatsik egin gabe, horretarako ekipo egokiak erabiliz
- Behe-mailako teknikarien lana antolatu eta zuzentzea, agindutako irizpideak errespetatuz.
- Lanbidean izandako azken aurrerapen tekniko eta zientifikoen berri jakitea.
- Lanbideko teknika-, antolamendu-, ekonomia- eta gizarte-aldaketetara egokitzea
- Instalazioetan, ekipoetan eskaintzen duten zerbitzuaren, eta laneko teknika-, ekonomia- eta giza alderdien ikuspegi orokorra izatea.
- Lanbideko teknika propioak aplikatzea, bezeroen eskabideei erantzuteko.
- Larrialdiei aurre egitea, segurtasun neurriak aplikatuaz.
- Jendeak dituen arazoak eta instalazio, ekipo eta material-arazoak konpontzea
- Lan-taldekideekin harreman errazak mantentzea, eta taldeari agindutako helburuak betetzen laguntzea
- Lanarekin zerikusia duten atal eta sailekin harremanetan jarri eta elkarrekin lan egitea.

Irteerak

Irtenbide laboralak 

  • Gorputz- eta kirol-ekintzen sustatzailea.
  • Gorputz- eta kirol-ekintzen animatzailea.
  • Kirol anitzetako ekintzen koordinatzailea.
  • Jolas-izaerako gorputz- eta kirol-ekintza indibidualen, taldekoen eta tresna bidezkoen monitorea

 

 

Beste ikasketak

 

Medikuntza eta jarduera fisiko eta kirola zientzietan lizentzaduna.Maisu (espezialitate guztietan).Erizaintzan eta Fisioterapian diplomatua. Gizarte Hezkuntza. lan Harremanak. Gizarte lana. Turismoa.Lan-terapia. Giza- Nutrizioa eta Dietetika. Podologia

Informazio gehiago

Formazioa plana

 

Modulua (ikasgaia) gutxigorabeherako orduak
Ezintasunak dituzten pertsonentzako jarduera fisikoak

60

Tresna bidezko gorputz- eta kirol-ekintzak

 240

Taldeko gorputz- eta kirol-ekintzak

 240

Gorputz- eta kirol-ekintza indibidualak

 240

Talde-dinamika eta -animazioa

 60

Kalitatea eta etengabeko hobekuntza

 40

Lantokiko prestakuntza

 400

Lan-prestakuntza eta -orientabidea

 60

Oinarri biologikoak eta egokitzapen fisikoaren oinarriak

 200

Animaziorako jokoak eta jolas-ekintza fisikoak

 120

Gorputz- eta kirol-ekintzen metodologia didaktikoa

 100

Astialdiko eta gizarte-heziketako enpresa txikien antolamendua eta kudeaketa

 120

Lehen laguntzak eta uretako sorospena

 120

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
Easo Politeknikoa GLHBIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez
UNI Eibar - Ermua BHIGoi mailakoaA ereduaEgunez