Goi mailako heziketa zikloak
Deskribapena
- Goi-mailako ikasketatzat jotzen dira.
- Goi-mailako Heziketa Zikloa gainditzen baduzu, egin duzun Heziketa Zikloko Goi-mailako teknikari titulua lortuko duzu.
Zuzeneko sarrera, titulazio akademikoarekin
Eskatzen den titulazioa baldin baduzu, zuzenean sartu ahal izango zara Goi-mailako Heziketa Zikloan:
- Batxilergoko titulazioa (HSAOL).
- Irakaskuntza Ertainen Erreformako (IEE) bigarren zikloa.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa.
- LH II-ko teknikari espezialista, goi-mailako teknikaria edo baliokidea, ondorio akademikoetarako.
- 3 modulu esperimental bat. Teknikari espezialista Titulua.
- Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea.
Eta gainera, sartzeko baldintzak betetzen badituzu eta ...
- Hezkuntza-premia bereziak badituzu, hautatu duzun Goi-mailako Heziketa Zikloa ikasteko eskolaratze-aldia malgutu egingo zaizu curriculum-egokitzapen baten bitartez*.
- Lanbide-ikasketei lotutako urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatuzgero, lanbide-modulu horren helburuak eskuratu dituzula erakusteko, lantokiko prestakuntzaren modulutik salbuetsi ahal izango zaizu. Hori eskatzeko, zentro baimendu batean ikasten jarraitzeko matrikulatuta egon behar duzu aldez aurretik.
- Lanbide Heziketako ziklo batean matrikula egin baduzu, ematen diren lanbide-moduluak konbalidatu ahal izango duzu, izen eta iraupen berekoak badira eta helburu terminal eta ebaluazio-irizpide berberak badituzte.
- Hautatu duzun prestakuntza-ziklo bateko irakaspen guztiak ez badituzu gainditu jasoko duzu gainditutako lanbide-moduluen ikasketa-ziurtagiria.
*Hala ere, kontuan izan behar da egokitzapen esanguratsuak ezin dituela, inola ere, oinarrizko lanbide-gaitasunekin zerikusia duten helburuak kendu, tituluaren xedea den gaitasun orokorra.
Proba bidezko sarrera
Batxilergo titulua ez baduzu edo beste ikasketa edo titulazio baliokideren bat ez baduzu, eta Goi-mailako Heziketa Zikloa egin nahi baduzu, sarrera-proben bitartez sartu ahal izango zara ikasketa horietara:
- Gutxienez 19 urte izan beharko dituzu proba egiten den urtean, edo
- 18 urte beteta izan edo proba egiten den urte naturalean bete eta Lanbide-arlo bereko —edo arau bidez ezarritako kideko lanbide-arloetako— erdi-mailako teknikari titulua eduki beharko duzu, eta
- urtero deitzen den proba gainditu beharko duzu.
Probaren helburua da Batxilergoaren helburuei dagokienez zure heldutasuna egiaztatzea eta Goi-mailako Heziketa Zikloari dagokion lanbide-arloan dituzun gaitasunak egiaztatzea.
Sarrera-probako edukiak
Lanbide-arlo bereko zikloetara sartzeko aukera emango dizuten hainbat aukera eskaintzen dira proban. Hori dela eta, zuk egin nahi duzun ziklora sartzeko berariazko zatiaren probara aurkeztu beharko duzu.
| Probaren zatiak | Oinarrizko gaitasunak | Erreferentziazko gaiak |
|---|---|---|
| 1. Zati komuna |
|
|
| 2. Reariazko zatia |
|
Eranskinean* proposatzen diren hiru gaietako bi aukeratu beharko duzu |
Eranskina
Goi mailako Heziketa zikloetara sartzeko probaren berariazko zatirako erreferentziazko gaiak eta Lanbide arloak.
| AUKERAK LANBIDE-ARLOA | BATXILERGOKO ERREFERENTZIAZKO GAIAK |
|---|---|
| A AUKERA • Administrazioa eta kudeaketa • Merkataritza eta marketina • Ostalaritza eta turismoa • Kultur eta Gizarte Zerbitzuak • Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa)) |
A aukerako gaiak • Enpresaren ekonomia • Atzerriko hizkuntza • Filosofia eta herritarrak |
| B AUKERA • Informatika eta komunikazioak • Eraikuntza eta obra zibila • Fabrikazio mekanikoa • Instalazioa eta mantentzea • Elektrizitatea eta elektronika • Zura, altzariak eta kortxoa • Itsasoko eta arrantzako jarduerak (akuikultura-hazkuntzako zikloa izan ezik) • Arte grafikoak • Garraioa eta ibilgailuen mantentzea • Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta ehuna hobetzeko prozesuak izan ezik) • Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa izan ezik) • Energia eta ura • Erauzketa-industriak • Beira eta zeramika |
B aukerako gaiak • Marrazketa teknikoa • Industria-teknologia • Fisika |
| C AUKERA • Kimika • Gorputz- eta kirol-ekintzak • Itsasoko eta arrantzako jarduerak (akuikultura-hazkuntza) • Nekazaritza • Elikagaien industriak • Osasuna • Irudi pertsonala • Segurtasuna eta ingurumena • Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta ehuna hobetzeko prozesuak) |
C aukerako gaiak • Lur- eta ingurumen-zientziak • Kimika • Biologia
|
Sarrera-probarako salbuespenak
Begira iezaiozu ondoren gaineratu den taulari, eta egiaztatu ezazu sarrera-probako zatiren batez libre gera zaitezkeen.
| Libre geratzeko arrazoia |
Libre dagoen zatia |
|---|---|
| Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gainditu izana |
Zati komuna eta berariazko zatia |
| Hautatutako aukerarekin lotzen den teknikari titulua edukitzea |
Berariazko zatia |
| Hautatutako aukerarekin lotzen den profesionaltasun-egiaztagiria edukitzea, biko edo gehiagoko gaitasun-maila |
Berariazko zatia |
| Hautatutako aukerarekin lotzen den urtebeteko lan-esperientzia egiaztatzea |
Berariazko zatia |
| Goi-mailako titulu bateko gaitasun unitatearekin loturiko bi modulu gaindituta edukitzea |
Berariazko zatia |
Aukeretako baten sarrera-proba gainditu baduzu, beste aukeretako edozeinen zati komunaz libre egongo zara.
Goi-mailako zikloa gainditu ondoren, beste ikasketa batzuk aukera ditzakezu:
• Goi-mailako beste Heziketa-ziklo batzuk.
• Aukeratutako lanbideari lotutako unibertsitate-ikasketak.
• Sarrera-probaren bidez, gainontzeko unibertsitate-irakaskuntzetara.

