Soldadura eta galdaragintza
| Familia | Fabrikazio mekanikoa |
|---|---|
| Maila | Erdi mailakoa |
| Iraupena | 2000 ordu |
Betebeharrak
Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako Graduatu Titulua (DBH). Irakaskuntza Ertainen Erreformako
Lehen Zikloko 2. ikasturtea gainditua. Balioanitzeko Batxilergo
Bateratuko (BBB) 2. ikasturtea gainditua. Teknikari Laguntzailearen
Titulua edo akademiako baliokidea. 1963ko Planeko 3. ikasturtea edo
Arte Aplikatu eta Arte Lanbideetako amankomuneko 2. ikasturtea
gainditua. Ziklo
guztiek azterketa bera. Urte amaieran 18 urte beteta izatea edo
lanbidean urte bateko esperientzia egiaztatzea, edo Gizarte Garantiako
Programa bat gainditurik izatea.Zuzeneko sarrera
Azterketa bidezko sarrera
Lortutako gaitasuna
- Metalezko eraikuntzak nola muntatu eta konpondu azaltzen duten informazio teknikoa, grafikoa nahiz idatzia, aztertzea eta interpretatzea
- Materialari trazatua, mekanizazioa, konformatua eta lotura egokiak aplikatzea
- Metalezko eraikuntzetako fabrikazioan, muntaketan eta konponketetan kalitate-kontrolak burutzea
- Norbere lana txukuntasunez, kemen osoz eta garbitasunez egitea, beti ere, arauak eta aginduak errespetatuz, jendeak izan ditzakeen arriskuak ekiditeko
- Lanbidearekin zerikusia duten lan autonomoak, politeknikoak eta funtzioanitzekoak burutzea
Irteerak
Irtenbide laboralak
- Tutueria muntatzailea
- egitura-produktu metalikoen muntatzailea
- marratzailea
- lantegian edo obran altzairuzko egituren konpontzailea
- metal-arotza
- soldatzailea
- galdaragilea
Beste ikasketak
Batxilergo Zientifiko-Teknologikoa. Okupazioko Lanbide Hezkuntzarekin baliozkotu daitezkeen lanbide moduluetarako sarbidea. Lanean hastea ahalbideratzen duten lanbide moduluetarako sarbidea.
Formazioa plana
| Modulua (ikasgaia) | gutxigorabeherako orduak |
|---|---|
| Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan | 90 |
| Metal-eraikuntzen kalitatea | 60 |
| Kalitatea eta etengabeko hobekuntza | 40 |
| Metal-eraikuntzen garapen geometrikoak | 180 |
| Lantokiko prestakuntza | 400 |
| Lan-prestakuntza eta -orientabidea | 60 |
| Metal-eraikuntzen mekanizazioa | 180 |
| Metal-eraikuntzen muntaia | 140 |
| Lan-taldeko harremanak | 60 |
| Segurtasuna metal-eraikuntzen industrietan | 60 |
| Giro naturaleko soldadura | 340 |
| Babes-giroko soldadura | 240 |
| Metal-eraikuntzen marraketa eta konformazioa | 150 |
Ikastetxeak
| Maila | Eredua | Eskaintza | Gehigarria | |
|---|---|---|---|---|
| Aretxabaleta GLHBI | Erdi mailakoa | D eredua | Egunez | |
| Tolosaldea GLHBI | Erdi mailakoa | D eredua | Egunez | |
| Don Bosco GLHBI | Erdi mailakoa | A-D eredua | Egunez | Eskaintza partziala |

