Hirigintza proiektuen eta topografia lanen garapena
| Familia | Eraikuntza eta obra zibilak |
|---|---|
| Maila | Goi mailakoa |
| Iraupena | 2000 ordu |
Betebeharrak
HSAOL Batxilergo Titulua.
Irakaskuntza Ertainen Erreformako Batxilergo Esperimentaleko (IEE)
bigarren zikloa gaindituta. Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea
(UBI) gainditua. Teknikari Espezialistaren titulua edo akademiako
baliokidea. Goi-mailako Teknikaria edo akademiako baliokidea.
Unibertsitate Titulua edo baliokidea.
19 urtetik gorakoentzat. Lanbidean urte bateko esperientzia dutenek
azterketa berezia egin beharko dute. Zati orokorraren probarik egin
beharrik ez dute 25 urtetik gorakoek, baldin eta Unibertsitatean
sartzeko azterketa gainditu badute.Zuzeneko sarrera
Azterketa bidezko sarrera
Lortutako gaitasuna
Eraikuntzen eta lurren altxamenduetan eta zuinketetan esku hartzea burutzapenean lagunduz, eta bide-azpiegituren eta lurraren antolamenduaren proiektuetan parte hartzea, trazadura, hartune, hornikuntza eta antolamenduaren planoak landuz, datuak hartuz eta dagokion mailan irudikapenari eta dimentsionamenduari lotutako arazoetarako konponbideak emanez
Irteerak
Irtenbide laboralak
- Laguntzaile topografoa
- delineantea/hirigintza-proiektugilea
- topografiako delineantea
- bide-trazadurako delineantea
- lurreko obra-kubikazioetako teknikaria
- landa-lanetako teknikaria
- altxamenduetako teknikaria
- zuinketetako teknikaria
- lur-neurketetako teknikaria
- lurzatiketetako teknikaria
- mugaketetako teknikarianibelazioetako teknikaria
Beste ikasketak
Arkitekto teknikoa, Industria-diseinuko ingeniari teknikoa, Industria-ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak), Meatze-ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak), Herri-lanetako ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak) eta Topografia-ingeniari teknikoa.
Formazioa plana
| Modulua (ikasgaia) | gutxigorabeherako orduak |
|---|---|
| Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan | 90 |
| Kalitatea eta etengabeko hobekuntza | 40 |
| Lantokiko prestakuntza | 400 |
| Lan-prestakuntza eta -orientabidea | 60 |
| Hizkuntza teknikoa | 60 |
| Hiri-antolamendua | 130 |
| Hirigintza-planak | 185 |
| Urbanizazio-proiektuak | 260 |
| Obra-zuinketak | 185 |
| Landa- eta kabinete-lanak | 355 |
| Bide-taxuketa eta hornikuntzak | 235 |
Ikastetxeak
| Maila | Eredua | Eskaintza | Gehigarria | |
|---|---|---|---|---|
| Bidasoa GLHBI | Goi mailakoa | A-D eredua | Egunez | Eskaintza partziala |

