Hemen zaude: Hasiera L.H. Zikloak Elektrizitatea eta elektronika Instalazio elektroteknikoak

Instalazio elektroteknikoak

FamiliaElektrizitatea eta elektronika
MailaGoi mailakoa
Iraupena2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

HSAOL Batxilergo Titulua. Irakaskuntza Ertainen Erreformako Batxilergo Esperimentaleko (IEE) bigarren zikloa gaindituta. Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditua. Teknikari Espezialistaren titulua edo akademiako baliokidea. Goi-mailako Teknikaria edo akademiako baliokidea. Unibertsitate Titulua edo baliokidea.


Azterketa bidezko sarrera

19 urtetik gorakoentzat. Lanbidean urte bateko esperientzia dutenek azterketa berezia egin beharko dute. Zati orokorraren probarik egin beharrik ez dute 25 urtetik gorakoek, baldin eta Unibertsitatean sartzeko azterketa gainditu badute.

Lortutako gaitasuna

Etxebizitzetara eta industria- eta merkataritza-erabileretara zuzendutako eraikinetarako, erdi- eta behe-tentsioko (ET eta BT) energia elektrikoa banatzeko ekipoak eta instalazioak eta transformazio-zentroak, instalazio bereziak eta automatizaziokoak garatzea, bezeroarekin hitzartutako zehaztapen tekniko eta ekonomikoetatik abiatuta. Instalazio horiek burutu, zerbitzuan jarri, egiaztatu eta mantentzeko lana koordinatu eta gainbegiratzea, eskura dauden giza baliabideak eta bitartekoak optimizatuta, eskatutako kalitateaz eta indarrean dauden segurtasun- eta normalizazio-baldintzetan.

Irteerak

Irtenbide laboralak

 

  • Ondoko hauen proiektugilea:
  • erdi- eta behe-tentsioko eta transformazio-zentroetako energia elektrikoa banatzeko linea elektrikoak
  • etxebizitzetarako eta eraikinetarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioak
  • etxebizitzetarako eta eraikinetarako instalazio bereziak
  • etxebizitzetarako eta eraikinetarako instalazio automatizatuak,"domotikoak" eta kudeaketa teknikokoak

 

Beste ikasketak

 

Ontzi-makinetan diplomatua,  Optika eta optometrian diplomatua,  Arkitekto teknikoa,   Industria-diseinuko ingeniari teknikoa,  Industria-ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak),  Kudeaketa-informatikako ingeniari teknikoa,  Sistema-informatikako ingeniari teknikoa,  Meatze-ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak),  Herri-lanetako ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak) eta Telekomunikabide-ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak).

Informazio gehiago

Formazioa plana

Modulua (ikasgaia) gutxigorabeherako orduak
Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan 90
Kalitatea  64
Banaketa-instalazio elektrikoen garapena  125
Eraikinetako instalazio elektroteknikoen garapena  165
Lantokiko prestakuntza  400
Lan-prestakuntza eta -orientabidea  60
Instalazio elektroteknikoen garapenaren kudeaketa  95
Hizkuntza teknikoa  60
Informatika teknikoa  180
Lan-giroko harremanak  60
Segurtasuna instalazio elektroteknikoetan  85
Erdi eta behe mailako tentsioko instalazio elektrikoen teknikak eta prozesuak  215
Eraikinetako instalazio automatizatuetako teknikak eta prozesuak  175
Eraikinetako instalazio berezietako teknikak eta prozesuak 226

 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
Hernani BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez
Mutrikuko BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez
Bidasoa GLHBIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez
Eleanitza (Ingelesa)