Hemen zaude: Hasiera L.H. Zikloak Elektrizitatea eta elektronika Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak

Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak

FamiliaElektrizitatea eta elektronika
MailaGoi mailakoa
Iraupena2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

HSAOL Batxilergo Titulua. Irakaskuntza Ertainen Erreformako Batxilergo Esperimentaleko (IEE) bigarren zikloa gaindituta. Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditua. Teknikari Espezialistaren titulua edo akademiako baliokidea. Goi-mailako Teknikaria edo akademiako baliokidea. Unibertsitate Titulua edo baliokidea.


Azterketa bidezko sarrera

19 urtetik gorakoentzat. Lanbidean urte bateko esperientzia dutenek azterketa berezia egin beharko dute. Zati orokorraren probarik egin beharrik ez dute 25 urtetik gorakoek, baldin eta Unibertsitatean sartzeko azterketa gainditu badute.

Lortutako gaitasuna

- Sistema automatikoak garatu eta mantentzea prozesu sekuentzialetan.
- Neurtzeko eta erregulatzeko sistema automatikoak garatu eta mantentzea jarraikako prozesutan.
- Sistema informatikoak eta industria-komunikazio sistemak garatu eta mantentzea.
- Potentziako sistema elektroteknikoak garatu eta mantentzea.
- Sistema automatikoen eraikuntza eta mantentzea antolatu, kudeatu eta kontrolatzea.
- Enpresa txikian edo tailerrean administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.

Irteerak

Irtenbide laboralak

 

  • Sistema automatikoak garatzeko eta analisia egiteko teknikaria.
  • Proiektakari elektroteknikoa.
  • Automatizazio teknikaria.
  • Industri instrumentazio teknikaria
  • Prozesu-kontrola teknikaria
  • Industri-elektrizitate eta mantenimendu teknikaria
  • Industri-elektronika teknikaria
  • Industri komunikabide eta informatika teknikaria
  • Makina elektrikoen erregulazio eta kontrol teknikaria

 

Beste ikasketak

 

Ingeniaritza elektronikoak eta elektrikoak.

Formazioa plana

Modulua (ikasgaia) gutxigorabeherako orduak
Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan 90
Kalitatea  64
Industri komunikazioak  115
Neurketa- eta erregulazio-sistemen garapena  125
Sistema sekuentzialen garapena  145
Lantokiko prestakuntza  400
Lan-prestakuntza eta -orientabidea  60
Sistema automatikoen garapenaren kudeaketa  85
Hizkuntza teknikoa  60
Industri informatika  175
Lan-giroko harremanak  60
Segurtasuna instalazio sistema automatikoetan  64
Kontrol sekuantzialeko sistemak  212
Neurketa- eta erregulazio-sistemak  155
Potentziako sistema elektroteknikoak 190

 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
Miguel Altuna GLHBI, BergaraGoi mailakoaA ereduaEgunez
Easo Politeknikoa GLHBIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez
Eskaintza partziala
Armeria Eskola GLHBIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez
Eskaintza partziala
Tolosaldea GLHBIGoi mailakoaD ereduaEgunez
Usurbil GLHBIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez