Hemen zaude: Hasiera L.H. Zikloak Elektrizitatea eta elektronika Telekomunikazio Instalazioak

Telekomunikazio Instalazioak

FamiliaElektrizitatea eta elektronika
MailaErdi mailakoa
Iraupena2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua (DBH). Irakaskuntza Ertainen Erreformako Lehen Zikloko 2. ikasturtea gainditua. Balioanitzeko Batxilergo Bateratuko (BBB) 2. ikasturtea gainditua. Teknikari Laguntzailearen Titulua edo akademiako baliokidea. 1963ko Planeko 3. ikasturtea edo Arte Aplikatu eta Arte Lanbideetako amankomuneko 2. ikasturtea gainditua.


Azterketa bidezko sarrera

Ziklo guztiek azterketa bera. Urte amaieran 18 urte beteta izatea edo lanbidean urte bateko esperientzia egiaztatzea, edo Gizarte Garantiako Programa bat gainditurik izatea.

Lortutako gaitasuna

Kontsumorako ekipo elektronikoak, soinukoak eta irudikoak, mikroinformatikoak eta telekomunikabide-terminalak instalatu eta mantentzea eta saldu ondoko zerbitzu teknikoa egitea, kalitateari eta erantzun-denborari dagokionez baldintza egokietan.

Irteerak

Irtenbide laboralak

  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea
  • Antena-instalatzailea
  • Segurtasun-sistemen instalatzailea
  • Sare lokaletako eta telematikako teknikaria
  • Sare lokalen instalazioko eta mantentze-lanetako teknikaria
  • Telefonia-instalatzailea
  • Tresneria telefoniko eta telematikoen instalatzailea eta muntatzailea
  • Soinu-instalazioetako teknikaria
  • Megafonia-instalatzailea
  • Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea
  • Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile eta mantentzailea
  • Irrati-sistemen muntatze eta mantentze-lanetako teknikaria

 

 

Beste ikasketak

 

Batxilergo Zientifiko-Teknologikoa

Formazioa plana

Modulua (ikasgaia) gutxigorabeherako orduak
Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa 126
Elektronika aplikatua  231
Enpresa eta ekimen sortzailea  63
Mikroinformatika-tresneria  165
Lantokiko prestakuntza  380
Laneko prestakuntza eta orientabidea  105
Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak  105
Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak  165
Ingeles teknikoa  33
Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak  105
Irrati-komunikazioen instalazioak  132
Instalazio domotikoak 126

 Oinarrizko instalazio elektrikoak

264

 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
Hernani BHIErdi mailakoaD ereduaEgunez
Bidasoa GLHBIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez
Bidasoa GLHBIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez