Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Saioa hasi

Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkartea

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Zikloak Sarbide proba

Sarbide proba

 

 

Erdi mailako sarrera proba

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu titulua ez baduzu edo beste ikasketa edo titulazio baliokideren bat ez baduzu, eta Erdi-mailako Heziketa Zikloa egin nahi baduzu, sarrera-proben bitartez sartu ahal izango zara ikasketa horietara:

Sarrera-probako edukiak

 

Probaren zatiakOinarrizko gaitasunakErreferentziazko gaiak
1. Soziolinguistika
  • Komunikazio linguistikoa
  • Soziala eta herritarra
  • Euskal Hizkuntza edo Gaztelania eta Literatura
  • Gizarte-zientziak
  • Herritartasunerako eta Giza Eskubidetarako Hezkuntza
2. Matematika
  • Matematika
  • Matematika
3. Zientifiko-teknikoa
  • Jakintza eta mundu fisikoarekiko elkarrekintza
  • Natur Zientziak
  • Teknologia

Sarrera-probarako salbuespenak

 

Begira iezaiozu ondoren gaineratu den taulari, eta egiaztatu ezazu sarrera-probako zatiren batez libre gera zaitezkeen.

Libre geratzeko arrazoia
Libre dagoen zatia
Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gainditu izana
Zati guztiak
Goi-mailako Lanbide Heziketan sartzeko proba gainditu izana
Zati guztiak
Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak gainditu izana
Zientifiko-teknikoa
Erdi mailako titulu bateko gaitasun unitatearekin loturiko bi modulu gainditu dituztenek
Zientifiko-teknikoa
Probak ospatzerakoan Lan Hastapeneko 2.mailan matrikulatuta egon eta kurtsoa gainditu dutenek (salbuespen hau, 2008. eta 2009an bakarrik)
Zientifiko-teknikoa
Profesionaltasun-egiaztagiria edukitzea
Zientifiko-teknikoa
Gutxienez lanaldi osoko urtebeteko lan-esperientzia edo lanaldi horren baliokidea egiaztatzea
Zientifiko-teknikoa
Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko Komunikazio atala eta Gizarte atala gaindituta izatea (modulu boluntarioa)
Soziolinguistika
Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko atal Zientifiko-Teknologikoa gaindituta izatea (modulu boluntarioa)
Matematika eta zientifiko-teknikoa

 

Erdi-mailako zikloa gainditu ondoren, eta sarrera-proba baten bitartez, Goi-mailako Heziketa Zikloetara sar zaitezke (begiratu Goi Mailako Heziketa Zikoan sartzeko baldintzak Proba bidezko sarreraren bidez).

 

 

Goi mailako sarrera proba

 

Batxilergo titulua ez baduzu edo beste ikasketa edo titulazio baliokideren bat ez baduzu, eta Goi-mailako Heziketa Zikloa egin nahi baduzu, sarrera-proben bitartez sartu ahal izango zara ikasketa horietara:

  • Gutxienez 19 urte izan beharko dituzu proba egiten den urtean, edo
  • 18 urte beteta izan edo proba egiten den urte naturalean bete eta Lanbide-arlo bereko —edo arau bidez ezarritako kideko lanbide-arloetako— erdi-mailako teknikari titulua eduki beharko duzu, eta
  • urtero deitzen den proba gainditu beharko duzu.

Probaren helburua da Batxilergoaren helburuei dagokienez zure heldutasuna egiaztatzea eta Goi-mailako Heziketa Zikloari dagokion lanbide-arloan dituzun gaitasunak egiaztatzea.

 

Sarrera-probako edukiak

Lanbide-arlo bereko zikloetara sartzeko aukera emango dizuten hainbat aukera eskaintzen dira proban. Hori dela eta, zuk egin nahi duzun ziklora sartzeko berariazko zatiaren probara aurkeztu beharko duzu.

Probaren zatiakOinarrizko gaitasunakErreferentziazko gaiak
1. Zati komuna
  • Jakintza instrumentalak
  • Euskal Hizkuntza edo Gaztelania eta Literatura
  • Matematiketako funtsak
2. Berariazko zatia
  • Lanbide arloko jakintzak
Eranskinean* proposatzen diren hiru gaietako bi aukeratu beharko duzu.

 

Eranskina

Goi mailako Heziketa zikloetara sartzeko probaren berariazko zatirako erreferentziazko gaiak eta Lanbide Arloak.

AUKERAK LANBIDE-ARLOABATXILERGOKO
ERREFERENTZIAZKO GAIAK
A AUKERA
• Administrazioa eta kudeaketa
• Merkataritza eta marketina
• Ostalaritza eta turismoa
• Kultur eta Gizarte Zerbitzuak
• Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa))
A aukerako gaiak
• Enpresaren ekonomia
• Atzerriko hizkuntza
• Filosofia eta herritarrak
B AUKERA
• Informatika eta komunikazioak
• Eraikuntza eta obra zibila
• Fabrikazio mekanikoa
• Instalazioa eta mantentzea
• Elektrizitatea eta elektronika
• Zura, altzariak eta kortxoa
• Itsasoko eta arrantzako jarduerak (akuikultura-hazkuntzako zikloa izan ezik)
• Arte grafikoak
• Garraioa eta ibilgailuen mantentzea
• Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta
ehuna hobetzeko prozesuak izan ezik)
• Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa izan ezik)
• Energia eta ura
• Erauzketa-industriak
• Beira eta zeramika
B aukerako gaiak
• Marrazketa teknikoa
• Industria-teknologia
• Fisika
C AUKERA
• Kimika
• Gorputz- eta kirol-ekintzak
• Itsasoko eta arrantzako jarduerak (akuikultura-hazkuntza)
• Nekazaritza
• Elikagaien industriak
• Osasuna
• Irudi pertsonala
• Segurtasuna eta ingurumena
• Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta ehuna hobetzeko prozesuak)
C aukerako gaiak
• Lur- eta ingurumen-zientziak
• Kimika
• Biologia

 

 

Sarrera-probarako salbuespenak

Begira iezaiozu ondoren gaineratu den taulari, eta egiaztatu ezazu sarrera-probako zatiren batez libre gera zaitezkeen.


Libre geratzeko arrazoia
Libre dagoen zatia
Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gainditu izana
Zati komuna eta berariazko zatia
Hautatutako aukerarekin lotzen den teknikari titulua edukitzea
Berariazko zatia
Hautatutako aukerarekin lotzen den profesionaltasun-egiaztagiria edukitzea, biko edo gehiagoko gaitasun-maila
Berariazko zatia
Hautatutako aukerarekin lotzen den urtebeteko
lan-esperientzia egiaztatzea
Berariazko zatia
Goi-mailako titulu bateko gaitasun unitatearekin loturiko bi modulu gaindituta edukitzea
Berariazko zatia

 

Aukeretako baten sarrera-proba gainditu baduzu, beste aukeretako edozeinen zati komunaz libre egongo zara.

Goi-mailako zikloa gainditu ondoren, beste ikasketa batzuk aukera ditzakezu:
• Goi-mailako beste Heziketa-ziklo batzuk.

• Aukeratutako lanbideari lotutako unibertsitate-ikasketak.

• Sarrera-probaren bidez, gainontzeko unibertsitate-irakaskuntzetara.

 

Probaren prestaketa

 

IKASTETXEAZATI OROKORRAA AUKERAB AUKERAC AUKERA
Uni Eibar-Ermua BHI

X

X

X

X

Armeria Eskola GLHBI

X

 

 

Mutrikuko BHI

X

X

Easo Politeknikoa GLHBI

X

 

X

X

Zubiri-Manteo BHI

X

X

Meka GLHBI

X

 

 

 

Miguel Altuna GLHBI

X

Usurbil GLHBI

X

Tolosaldea GLHBI

X

Bidasoa GLHBI

X

Hernani BHI

X

Don Bosco GLHBI

X

Aretxabaleta GLHBI

X

RM Zuazola - Larraña Institutua

X

 

 

Plazak gordetzea

Sarrera-probatik datozen ikasleei heziketa-zikloko plaza guztien %25 gordeko zaizkio. Plaza horiek guztiak ezin badira bete probatik datozen ikasleekin, soberan direnak zuzeneko sarrerakoei gehituko zaizkie.

 

2012ko deialdia

*Epeak

 

Izen ematea

2012ko otsailaren 6tik 15era bitartean, biak barne, eman beharko dute izena Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxe batean.

 

Izen-ematea egiten dutenean, sarrera-proba egiteko azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte izangaiek. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2012ko 17a izango da.

 

Salbuespenen behin-behineko ebazpena, eta proba egiteko onartu eta baztertutakoen zerrenda 2012ko martxoaren 16an argitaratuko dira IEFPS Easo GLHBI (Felipe IV.aren hiribidea, 1.a. Donostia) edo web-orri hauetan: www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/lanbidez.

 

Martxoaren 19an eta 20an, ikastetxeetako idazkaritzan, salbuespenei buruzko ebazpenarekin, eta onartu eta baztertutakoen zerrendarekin lotutako erreklamazioak egin ahal izango dira.

 

Apirilaren 3an, 12:00etan, proba egiteko onartu eta baztertutakoen, eta salbuespenen behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

 

2012ko ekainaren 1etik 6ko 12:00etara bitartean, dagokion aldian heziketa-zikloetan sartzeko proban izena emanda duten ikasleek erdi-mailako zikloren batean edo hasierako lanbide-kualifikazioko programaren batean matrikulatuta badaude, eskatutako salbuespenei buruzko agiriak aurkeztu ahal izango dituzte proban izena emateko epean.

Ekainaren 7ko 12:00etan argitaratuko da ikasle hauen zerrenda.

 

*Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotan sarrera-probetan izena eman. Baldintza hori ez betetzeak izen-ematea deuseztatzea ekarriko du berekin.

 

 

Probak

Proba egiteko tokia:

Bilbao Exhibition Centre. Zehaztu egin behar da zein pabiloitan. Euskadi hiribidea z/g. Ansio. Barakaldo.

 

Egutegia:

Erdi mailako sarrera proba

- Soziolinguistika eta matematika: Maiatzaren 2an: 16:00tan

- Zientifiko teknikoa: Ekainaren 8an: 16:00tan

 

Goi mailako sarrera proba

- Zati komuna: Maiatzaren 2an: 16:00tan

- Zati espezifikoa: Ekainaren 8an: 16:00tan

 

Proben emaitzak

2011ko ekainaren 19ko 12:00etan argitaratuko dira IEFPS Easo GLHBI ikastetxean (Felipe IV ibilbidea, 1, Donostia).

 

Une horretatik aurrera eta ekainaren 20ko 13:00ak arte, erreklamazioak egiteko epea  irekiko da; erreklamazioak, berriz, aipatutako ikastetxeetako idazkaritzan egingo dira.

 

Erreklamazioen ebazpena ere Easo GLHBI ikastetxean jarriko da 2012ko ekainaren 22ko 11:etan.

 

Proba guztiak gaindituta duten ikasleek egiaztagiriak eskura ditzakete 2012ko ekainaren 19tik aurrera. Horretarako, eskabidean hautatutako lurraldeko ikastetxeko idazkaritzara, emaitzak argitaratu dituenera, jo beharko dute. Proben zatiren bat bakarrik gainditu dutenek, berriz, ekainaren 22tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zatiaren edo zatien egiaztagiriak.

 

Informazio guztia: BOPV 2012-12-15

 

* Emaitzak

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

 

2011eko deialdia

 

*Epeak

 

 

Probak

Proba egiteko tokia: Bilbao Exhibition Centre-an, Euskadi etorbidea z/g. Ansio, Barakaldo. Pabilioiak zehazteke daude.

 

Egutegia:

Erdi mailako sarrera proba

- Soziolinguistika eta matematika: Maiatzaren 16an: 16:00tan

- Zientifiko teknikoa: Ekainaren 8an: 16:00tan

 

Goi mailako sarrera proba

- Zati komuna: Maiatzaren 16an: 16:00tan

- Zati espezifikoa: Ekainaren 8an: 16:00tan

 

Proben emaitzak

2011ko ekainaren 17ko 12:00etan argitaratuko dira IEFPS Easo GLHBI ikastetxean (Felipe IV ibilbidea, 1, Donostia).

 

Une horretatik hasi eta ekainaren 20ko 13:00ak arte zabalik egongo da erreklamazioak egiteko epea probaren emaitzak argitaratu diren ikastetxean.

 

Erreklamazioen gaineko ebazpena 2011ko ekainaren 23ko 10:00tan argitaratuko da probaren emaitzak argitaratu diren ikastetxeko iragarki-taulan.

 

Proba guztiak gainditu dituzten ikasleek egiaztagiriak eskura ditzakete 2011ko ekainaren 17tik aurrera, emaitzak argitaratu dituen ikastetxeko idazkaritzan. Proben zatiren bat bakarrik gainditu dutenek, berriz, ekainaren 23etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zatiaren edo zatien egiaztagiriak.

 

* Emaitzak

Onartuen, ez onartuen eta salbuespen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen behin-behineko zerrenda

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen erreklamazioen ebazpena

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

 

2010eko deialdia

* Emaitzak

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen behin-behineko zerrenda

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen erreklamazioen ebazpena

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

2009ko deialdia

 

* Emaitzak

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen behin-behineko zerrenda

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen erreklamazioen ebazpena

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba