Lanbide Heziketa Proiektuak
Gipuzkoako Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Zuzendarien elkartea (Ikaslan Guipuzkoa) Bergarako Altzasu Elkartean sortu zen 1993ko Martxoaren 31an.
IKASLAN hitzak, hain loturik dauden bi iharduera "Ikasi eta lana" laburbiltzetik dator, formakuntza on bat balore profesional garrantzitsua baita gaur egunean.
Urte hauetan Ikaslan Gipuzkoa hazten joan da eta gaur egun 24 bazkidek osatzen dute elkartea.
Epe honetan Araba eta Bizkaiko zuzendariei lagundu zaie, Ikaslan Araba-ren sorreran (1996) eta Ikaslan Bizkaia-ren sorreran (1997).
Urte hauetan, Ikaslan Gipuzkoak Lanbide Heziketako erreferentea izatea lortu du, L.H.rekin zerekusia duten hainbat Admnistrazio, Elkarte enpresarial, sindikatu eta beste Lanbide Heziketako elkarteekin batera harremanak sendotuz.
Gaur egun 2003-2007 Plan Estrategikoan definitutako ekintzak lantzen ari gara Lanbide Heziketarekin zerikusia duten agente guztiekin (Lanbide Heziketako zuzendaritza, Lan Saila, Foru Aldundia, Adegi, Confebask, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba, Hetel, Bihe, AICE, Sindikatuak, Kalitatearen Agentzia, Leonardo Europear proiektuak, Euskalit, Hobetuz, INEM, Forcem, e.a.
Urte hauetan Ikaslan Gipuzkoak bakarrik edo beste entitateekin batera hainbat proiektu martxan ipini eta gauzatzen ari da, besteak beste, Irakaslegoarentza formakuntza, Laneki, Leonardo, Adimen emozionala, Ekintzailetasuna, eta Hezkuntek.
