Proba Libreak
Teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua lortu nahi baduzu, gainditu nahi duzun/dituzun modulura/moduluetara aurkez zaitezke (nahi baduzu, prestakuntza-ziklo osora aurkez zaitezke), proba libre balia ditzakezu.
Erdi-mailako Heziketa Zikloak
- 18 urte izan beharko duzu, edo urte natural horretan 18 urte bete beharko dituzu, eta
- Ondorengo ikasketaren bat eduki beharko duzu:
- Bigarren Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulazio izatea
- teknikari edo teknikari laguntzaile titulua izatea
- BBBko edo IEEko 2. maila gainditua izana
- Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila gainditu izana. edo komunetako bigarren maila esperimentala
- Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikesketaren bat gainditu izana
- Erdi mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
- Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana
Goi-mailako Heziketa Zikloak
- 20 urte beteta izan beharko duzu edo proba egiten den urte naturalean, edo 19 urte baldin eta Teknikari titulua baduzu eta
- Ondorengo ikasketaren bat eduki beharko duzu:
- Batxilergoko titulua izatea
- Batxilergo Esperimentaleko bigarren maila gainditua izatea
- UBI edo Unibertsitate Aurrekoa gainditu izana
- Unibertsitate titulu bat edo pareko bat izatea
- Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
- Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana
2011-2012 ikasturtean. LOE Heziketa-ziklo berriek ordezkatzen ez dituzten LOGSE heziketa-zikloak
- Pertsona interesdun guztiak matrikulatu ahal izango dira probak egiteko.
2011-2012 ikasturtean. 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetan zehar, LOE ziklo formatiboengatik ordezkatuak izan diren LOGSE zikloak
Proba hauek egiteko matrikula egin ahal izango dute:
- Matrikula eskatzen duteneko heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-modulu guztietan nahiz horietako batean edozein modalitatetan aurretik matrikulatuta egon direnek.
- Eskakizun hori egiaztatzeko, pertsona interesduna matrikulatuta egon den ikastetxeko idazkariak igorritako ziurtagiria aurkeztuko da.
2009-2010 ikasturtean ordezkatutako zikloak
Agortu egin dira proba hauentzako deialdiak.
*Ikasle berak ezin izango du ikasturte berean matrikulatu teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetan Autonomia-Erkidego batean baino gehiagotan. Baldintza hori ez betetzeak matrikula deuseztatzea ekarriko du berekin.
Matrikula egin ahal izango duzun Ikastetxeak
- Matrikula egin ahal izango da, heziketa-ziklo osorako edo lanbide-moduluetarako.
- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan egingo da, baimenduak dituzten heziketa-zikloetan, baldin eta araubide arruntean ikasleak lehen ikasturtean zein bigarrenean matrikulatuta badituzte.
- 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetan, LOE heziketa-ziklo berriek ordezkatu dituzten LOGSE heziketa-zikloen kasuan, ikastetxeek ikasleak izan beharko dituzte, bigarren ikasturtean, matrikulatzen den LOGSE heziketa-zikloan; hura ordezkatzen duen LOE heziketa-zikloan, lehen ikasturtean; edo, hala badagokio, azken ziklo horren bi ikasturteetan.
Matrikula epea
Matrikula 2012ko martxoaren 19tik 30era bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.
Probak 2012ko ekainaren 1etik 22ra bitartean -bi egun horiek barne- egin ahal izango dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.
Tasak ordaintzea
- Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2012ko apirilaren 5a izango da.
- Matrikulak balioa izan dezan, azterketa egiteko eskubideei dagokien tasa ordaindu beharko da.
- 2012ko apirilaren 20an jarriko da ikusgai, ikastetxeko iragarki-oholean, tasa ordaindu duten pertsonen zerrenda.
- Epe bat irekiko da kaltetuek erreklamazioak jar ditzaten, eta epe hori apirilaren 26an amaituko da.
- Maiatzaren 7an jarriko da ikusgai matrikulatu diren eta probetara aurkez daitzekeen pertsonen behin betiko zerrenda.

