Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Saioa hasi

Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkartea

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Beste bide batzuk Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura

Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura

Lanean ari bazara edo aritu bazara eta zure lan-esperientzia aintzat hartzea nahi baduzu, Gaitasuna egiaztatzeko egituraren bitartez egiaztatuko dizute lan­ esperientziaren bitartez eskuratutako lanbide­gaitasuna —edo prestakuntzakoaz bestelako beste bide ez­formalen bitartez eskuratutakoa.

Eskakizun Orokorrak:Gaitasuna egiaztatzeko-Logoa

  • Espainiar nazionalitatea izatea, edo Espainian bizilekua izateko baimena, edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea.
  • Izena ematerakoan 18 urte beteta izatea, I. mailako (Erdi maila) kualifikazioentzat, eta 20 urte II. mailakoen (Goi maila) kasuan.
  • II. mailako konpetentzia-ataletarako, gutxienez 3 urte justifikatzea, gutxienez 2.000 ordu lan eginda guztira, deialdia egin aurreko azken 10 urteetan. I. mailako konpetentzia-ataletarako, 2 urteko lan-esperientzia eskatuko da, gutxienez 1.200 ordu lan eginda guztira.
  • Aurreko atalean adierazitako lan-esperientziaren edo prestakuntzaren inguruko eskakizunak betetzen dituzten 25 urtetik gorakoek, eskakizun horiek justifikatu ezin badituzte, prozeduran behin-behinean inskribatzeko eska dezakete. Orduan Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak kasua aztertu, eta txostena egindo du. Txostena aldekoa bada, inskribatu ahalko zara.

 

 

1) 2. Mailako lanbide-kualifikazioa: Mendeko pertsonentzako gizarte- eta osasun-laguntza gizarte-erakundeetan

 

  • LANBIDE ARLOA: Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako

 

  • LANBIDE-KUALIFIKAZIOA: Mendeko pertsonentzako gizarte- eta osasun-laguntza gizarte-erakundeetan

 

  • GAITASUN ATALA:

-    UC1016_2: Pertsonei eta horien ingurukoei erakunde-esparruan laguntzeko, diziplina arteko taldeak adierazitako esku-hartzeak prestatzea eta horietan laguntzea.

-    UC1017_2: Mendeko pertsonei zuzendutako laguntza fisikoko esku-hartzeak erakunde-esparruan garatzea.

-    UC1018_2: Mendeko pertsonei zuzendutako gizarte- eta osasun-laguntzako esku-hartzeak erakunde-esparruan garatzea.

-    UC1019_2: Mendeko pertsonei zuzendutako laguntza psikosozialeko esku-hartzeak erakunde-esparruan garatzea.

 

  • INSKRIPZIO EGUTEGIA:

- Aurreinskripzio-epea: azaroaren 1etik 11ra, biak barne.

- Inskripzio-epea: abenduaren 1etik 16ra, biak barne.

 

  • IKASTETXEAK:

-    Easo Politeknikoa GLHBI

-    Aretxabaleta GLHBI

-    Meka GLHBI

-    Plaiaundi BHI

 

2) 2. Mailako lanbide-kualifikazioa: Pertsonentzako gizarte- eta osasun-laguntza etxean

 

  • LANBIDE ARLOA: Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako

 

  • LANBIDE-KUALIFIKAZIOA: Pertsonentzako gizarte- eta osasun-laguntza etxean

 

  • GAITASUN TAULA:

- UC0249_2: Gizarte- eta osasun-laguntzako beharrak dituzten pertsonei zuzendutako etxeko laguntza fisikoko esku-hartzeak garatzea.

- UC0250_2: Gizarte- eta osasun-laguntzako beharrak dituzten pertsonei zuzendutako etxeko laguntza psikosozialeko esku-hartzeak garatzea.

- UC0251_2: Bizikidetza-unitatearen kudeaketarekin eta funtzionamenduarekin lotutako jarduerak garatzea.

 

  • INSKRIPZIO EGUTEGIA:

- Aurreinskripzio-epea: urriaren 17tik 28ra, biak barne.

-Inskripzio-epea: azaroaren 14tik 29ra, biak barne.

 

  • IKASTETXEAK:

- Easo Politeknikoa GLHBI

- Aretxabaleta GLHBI

- Meka GLHBI

- Plaiaundi BHI

 

3) 2. Mailako lanbide-kualifikazioa: Igeltserotza-fabrikak

 

  • LANBIDE ARLOA: Eraikuntza eta obra zibilak

 

  • LANBIDE-KUALIFIKAZIOA: Igeltserotza-fabrikak

 

  • GAITASUN TAULA:

- UC0869_1: Oreak, morteroak, itsasgarriak eta hormigoiak prestatzea.

- UC0142_1: Estaltzeko fabrikak eraikitzea.

- UC0143_2: Bistako fabrikak eraikitzea.

- UC0141_2: Igeltserotza-lanak antolatzea.

 

  • INSKRIPZIO EGUTEGIA:

- Aurreinskripzio-epea: abenduaren 1etik 16ra, biak barne.

- Inskripzio-epea: 2012ko urtarrilaren 16tik 27ra, biak barne.

 

  • IKASTETXEAK:

- Donostiako Eraikuntza LHI