Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Saioa hasi

Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkartea

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak SARBIDE PROBAren matrikulazio epea ireki da

SARBIDE PROBAren matrikulazio epea ireki da

2012/02/06
Izen ematea: otsailak 6tik 15era bitartean, biak barne

Izen ematea

2012ko otsailaren 6tik 15era bitartean, biak barne, eman beharko dute izena Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxe batean.

 

Izen-ematea egiten dutenean, sarrera-proba egiteko azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte izangaiek. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2012ko otsailaren 17a izango da.

 

Salbuespenen behin-behineko ebazpena, eta proba egiteko onartu eta baztertutakoen zerrenda 2012ko martxoaren 16an argitaratuko dira IEFPS Easo GLHBI (Felipe IV.aren hiribidea, 1.a. Donostia) edo web-orri hauetan: www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/lanbidez.

 

Martxoaren 19an eta 20an, ikastetxeetako idazkaritzan, salbuespenei buruzko ebazpenarekin, eta onartu eta baztertutakoen zerrendarekin lotutako erreklamazioak egin ahal izango dira.

 

Apirilaren 3an, 12:00etan, argitaratuko dira proba egiteko onartu eta baztertutakoen, eta salbuespenen behin betiko zerrendak.

 

2012ko ekainaren 1etik 6ko 12:00etara bitartean, dagokion aldian heziketa-zikloetan sartzeko proban izena emanda duten ikasleek erdi-mailako ziklo batean edo hasierako lanbide-kualifikazioko programaren batean matrikulatuta badaude, eskatutako salbuespenei buruzko agiriak aurkeztu ahal izango dituzte proban izena emateko epean.

Ekainaren 7ko 12:00etan argitaratuko da ikasle hauen zerrenda.

 

*Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotan sarrera-probetan izena eman. Baldintza hori ez betetzeak izen-ematea deuseztatzea ekarriko du berekin.