Lanbide Heziketako Skills 2011, aitortza ekitaldia
Lanbide Heziketako Skills 2011, aitortza ekitaldia
Euskal Erkidegoko lanbide heziketako ikasle, irakasle, ikastetxe, enpresa babesle eta agintariak elkartu ziren Eusko Jaurlaritzan Euskoskills eta Spainskills olinpiadetako aitortza egiteko
Eusko Jaurlaritzako Lakuako Areto Nagusian elkartu ziren maitzak 20an, ostirala, Euskoskills eta Spainskills olinpiadetako lana aitortzeko Euskadiko lanbide heziketako parte hartzaileak. Ekitaldian Hezkuntza Saileko ordezkaritza zabala izan zen: Isabel Celaa Sailburua, Carlos Crespo Lanbide Heziketako Sailburuordea, Mari Jose Madariaga Lanbide Heziketako Zuzendaria, Jose Luis Elorza Etengabeko prestakuntzako Zuzendaria eta Euskadiko Skills antolatzaile ibili den Tknikako Iñaki Konde, besteak beste.
Madrilen apirilean burutu zen Spainskills lehiaketan parte hartu zuten heziketa zikloetako ikasleak igo ziren oholtzara aitortza diploma jasotzeko. Euskoskillseko parte hartzaileentzat ere egon zen oparitxo bat.

