Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua titulua ez baduzu, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa batean sar zaitezke16 eta 18 urte bitarteko adina beteta izan beharko duzu.
*Salbuespena: 15 urte, betiere 2. maila egin ondoren 3. mailara igotzeko baldintzetan ez bazaude eta jada etapa horretan behin errepikatu baduzu (kontsultatu).
Honako ikasketak egin ditzakezu:
- Berariazko moduluak eta prestakuntza modulu orokorrak: amaitzean, ikasitako modulu kopurua eta lortu dituzun kalifikazioak islatuko dituen ziurtagiria (Profesionaltasun- egiaztagiria) jasoko duzu, hala eskatzen baduzu.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzera eramango zituzten borondatezko moduluak: komunikazioaren esparruko, gizartearen esparruko eta esparru zientifikoko moduluak.
Sarrera-probaren bitartez sartu ahal izango zara Erdi-mailako Heziketa Ziklo batera.
Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen Perfil Profesionalak
| LANBIDE-ARLOA | HLPP |
|---|---|
| Nekazaritza | Lorezaintzako eta loradendako laguntzailea |
| Administrazioa eta kudeaketa | Oinarrizko administrazio-prozesuetako laguntzailea |
| Merkataritza eta marketina | Saltegiko eta biltegiko laguntzailea |
| Eraikuntza eta obra zibila |
|
| Elektrizitatea eta elektronika | Instalazio elektrikoetako langilea |
| Fabrikazio mekanikoa |
|
| Ostalaritza eta Turismoa |
|
| Irudi pertsonala |
|
| Elikagaien industriak | Elikagaien industriako, harategiko eta urdaitegiko langilea |
| Informatika eta Telekomunikazioak | Ekipo mikroinformatikoak mantentzeko langilea |
| Instalazioak eta mantentzea |
|
| Zura, altzariak eta kortxoa | Zurezko arotzeriako fabrikazioko, muntaiako eta akaberetako langilea |
| Kimika | Poliesterreko eta beira-zuntzeko lehen transformazioetako langilea |
| Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza |
|
| Garraioa eta ibilgailuak mantentzea |
|
| Gizarte eta kultura zerbitzuak | Etxeko jardueretako eta mendeko pertsonentzako oinarrizko zaintzetako laguntzailea |

