Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMH Sarien 7. edizioa

IMH Sarien 7. edizioa

2009/06/22

Oier Ramos, Etxe-Tarreko Programazio Arloko Arduraduna, 2009ko ikasle ohi aipagarria, Elgoibarko IMH Sarien 7. edizioan

Makina Erremintaren sektoreari lotutako 26 enpresen parte-hartzearekin 2009ko IMH Sariak antolatu du Elgoibarko IMHk zazpigarren urtez. Aurten, sarien  gaia lanaren balioari eta enpresa-kulturaren inplikazioa izan da (*). Ekainaren 19an antolatutako diploma banaketa ekitaldian banatu ziren sariak eta parte hartu zuten Elgoibarko Udaleko Ricardo Garate Alkate Ordeak, Jose Inazio Berrondo Gipuzkoako Lanbide Heziketako Arduradunak, Josu Riezu AFMko Prestakuntza Zuzendariak eta Joxean Egaña, IMHko Zuzendariak.

Sarituak izan dira:

2009ko ikasle aipagarria: Asier Arrieta Mendikute, Bergararra, Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea eta Bergarako Soraluze Makina Bereziak enpresan egin ditu praktikak (Lanerako Prestakuntza). Sarien 1.000 eurotako ikasketa poltsa erabiliko du ikasketak osatzeko. Zikloak amaitu ondoren lana bilatzea da bere helburua.

2009ko fabrikazio arloko ikasle aipagarria: Alberto Zubiaurre Mendiolea, Eibartarra, Mekanizazio Bidezko Produkzioa goi-mailako heziketa zikloko ikaslea eta Eibarko Industrias Mailen egin ditu praktikak (Lanerako Prestakuntza). Momentuz ez du erabaki zertan erabili 1.000 eurotako ikasketa poltsa eta zikloak amaitu ondoren lana bilatzea da bere helburua.

2009ko ikasle ohi aipagarria: Oier Ramos Miguel, Elgoibartarra (1980), Etxe-Tarreko  Makinak Programatzeko Arduraduna da. Ikasle ohi aipagarriak IMHko eskultura korporatiboa jaso zuen.

Oier Ramos Miguel, ikasle ohi saritua

Oierrek Ekipo Industrialen Mantenimenduko Goi-Mailako zikloa ikasi zuen IMHn 1999-2000 urteetan eta azken urtean Etxe-Tarren egin zituen praktikak (makina erreminta berezien eta transferren fabrikatzailea). Praktikak amaitu ondoren, lanean hasi zen E txe-Tarren honako ibilibidearekin:

-                   Makinen fluido-parteen instalatzaile.

-                   Mundu mailako bezeroentzat makinen prestatzearen arduradun

-                   Makinen programazio sistema konplexuaren prestatze arduradun

-                   Egun Makinen Programazio Arloko arduraduna da, non mundu mailako automobilgintza motorren hainbat piezen bihurketa konplexua darama, esaterako, Audi, Mercedes, Ford, Fiat, eta abar,

 

Oier Ramosek bere enpresaren garapen teknologikoan funtzio estrategikoa betetzeaz gain, inplikazioa, nekaezintasun eta nabarmentzekoak diren  balioak erakutsi ditu, honen kolaboratzaileen esanetan. Egun Oierrek lanean ere hartzen ditu lanbide heziketako ikasketen praktikak Etxe-Tarrera joaten diren gazteak eta hauei lanaren balio soziala transmititzen trebea da.

 

IMH Sarien helburua da Ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei gure esker ona ematea eta urtero antolatzen dira enpresen babes eta kolaborazioarekin. IMHk urtero antolatzen ditu sari hauek  enpresen kolaborazioarekin eta aurtengoak ere bereziki eskertu nahi ditu: Babesle (Correa-Anayak, Danobat Taldea, Etxe-Tar, Mapfre, Tekniker) eta  kolaboratzaileak, guztira 26 enpresa.

 

(*) Sarien 7. edizioa Lanaren balioa eta enpresa-kulturaren inplikazioarentzat

 

Aurreko urteetan ekintzailetasuna, nazioartekotasuna eta berrikuntza kontutan izan baditugu, aurten enpresa-kultura eta lanaren balioen inplikazioa hartu dugu gai nagusitzat.

Krisia dela eta azken Woka berrikuntzarako hausnarketa saioetan, enpresetan eta gizartean amankomuna den beharra azaleratzen da: indibidualismoa, etika falta eta epe laburrei aurre egiteko baloreak sustatzea, eta indibiduoen identitate soziala eta lanaren beraren balio soziala berreskuratzea. Egun, gaitasun teknikoez gain, jarrerazko gaitasunak eta harremanetarako gaitasunak hobestu nahi ditugu, pertsonen garapena erraztu ahal izateko. Lanaren, esfortzuaren eta elkartasunaren balioa sustatu nahi dugu. Oparotasunaren ondorioz, lanak balioa galdu du kontsumoa eta aisialdiaren aldean. Gizarteak, oro har, baina hezkuntzak bereiziki lanaren beraren balioa aintzatetsi behar dute gazteen aurrean.

Beraz, ikastetxeen funtzioa bada langile edo ekintzaile bihurtuko diren gure ikasleengan balio hauek sustatzea.

Aurten aurkeztu diren ikasle ohi aipagarrien artean aukera izan dugu lanaren balio soziala nabarmen adierazten duten esperientzia identifikatzeko. Oier Ramos ikasle ohi sarituaren ardura, Elgoibarren kokatuta dagoen Etxe-Tarren estrategia teknologikoan giltzarria den funtzioak betetzera eraman du.

 

Dokumentuaren akzioak